PLAKEN MUGIMENDUA ETA ENERGIA

ZERK BULTZATZEN DITU PLAKAK?

Honi buruz, bi teoria daude.
Lehenengo teoria, plakak mantuaren konbekzioak gidatzen dituela uste dute. Mantuko materia urtuak gora egiten dute eta solido geratzen dira, dentsoagoak egiten dira eta horregatik hondoratzen dira. Horrela subdukzio-guneetara doaz eta hori egiten du plakak mugitzea.
Bigarren teoria, grabitazio-indarren eraginez mugitu egiten direla uste dute.

NOLA SORTZEN DA ENERGIA?

Mantua daukan beroaren disipazioa da hasierako indarra. Basikoki bi indarrek mugitzen dute, marruskadura eta grabitatea.
Marruskadura astenosfera eta litosferaren arteko mugimenduan eta subdukzio dagoen plaka batean sortzen da.
Grabitatea Bi grabitate mota daude.
Irristaketa grabitazionala, plaken mugimendua ozeano-erdiko gandorrek duten altuera handiagoa dela eta mugitzen dira. Gandorretan, material beroak hozten dira eta lodiera galtzen dute, dentsoagoa izango da litosfera hori eta horrela ondoratuko da. Gandorrengatik urruntzean gero eta inklinaio geihago egongo da.
Slab-pull, plaken mugimenduak dentsoagoak edo hotzagoak diren plaken hondoratzearen pisuarekin gertatzen da. Slab-pull indar oso handia egiten du.