LURRAREN OSAERA ETA BARNEKO EGITURA

Azterketa sismikoak, lurra hiru geruzaz osatuta dagoela esan digute, eta hauek dira: Lurrazala, Mantua eta Nukleoa.
Lurrazala


Harritsua eta solidoa da, eta bi mota daude: ozeanikoa eta kontinentala.
Kontinentala: Azal kontinentala granitoz osatuta dago, kontinente-masak sortzen ditu, 30-70 kilometro-ko lodiera dauka eta eremu askotan harri sedimentarioz eta kontsolidatu gabeko sedimentuz estalita dago.
Ozeanikoa: 10 kilometrokolodiera du, ozeanoen hondoak osatzen ditu, basaltoz eta gabroz osatuta dago, granito baino dentsitate handiago daukaten elementuak dira.


Mantua
Harritsua da eta lurrazalaren azpian dago eta ia oso Peridotitaz osatuta dago. Bi zatitan banatzen da, goi-mantua eta behe mantua.


Goi-mantua: Lurrazalaren oinarritik 670 kilometro sakonerara arteko zatia da eta material solidoz eta fundituz osatuta dago.
Behe mantua: Material solidoz osatuta dago. 2900 kilometroko sakoneraino iristen da.


Nukleoa
Nukleoa, batez ere, metalez osatuta dago: burdinez, nikelaz eta ez-metalez ere, adibidez: oxigenoa, karbonoa, silizioa…


Kanpo-nukleoa: Likido-egoeran aurkitzen da, jariakortasuna du eta korronteak ere, korronte horiek, lurraren eremu magnetikoa sortzen dute.
Barne-nukleoa: Solido egoeran dago eta 1220 km-ko erradioa du.